C2 Ekintza

C.2. Jaizkibeleko (Batasunaren Garrantzizko Lekua) zohikaztegiak itxuraberritzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak (GFA) Jaizkibelen (BGL) egin dituen lanetan oinarritzen dira ekintza honetan espazio horretako padurak (7140 habitata) itxuraberritzeko proposatu diren jarduerak.

Abereak abeltzaintza itxituren bitartez kontrolatzeko esperientzia pilotuaren ondorioz, habitatak ondo berreskuratu dira balio edafologiko eta hidrikoei dagokienez, baina errendimenduak desberdinak izan dira landaretza komunitateei dagokienez.

Nahiz eta kokagune bakoitzak bere berezitasunak dituen, antzemandako irizpide orokorra zera izan da: abererik ez egotean, ingurua zakartu egin da eta Rubus ulmifolius bezalako landare desatseginak agertu dira. Hala, aurreko etapen balioa galdu da, espezie heliofilo interesgarriak baitzeuden, esaterako Pinguicula lusitanica eta Drosera intermedia intsektiboroak.

Jaizkibelen dago (BGL), era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko 7210* habitataren ordezkaritza bakarra. Cladium mariscusen eraketa ugari dituen padura basofiloa da.

Jaizkibeleko zohikatz habitaten eta habitat higrofiloen ordezkaritza horietarako aurreikusitako jarduerak honakoak dira:

  1. Dauden hesietan sartzeko aukera ematen duten itxiturak instalatzea. Padura azidofiloen jarraipenaren ondorioz, abereen sarrera kontrolatua baimendu behar dela ondorioztatzen da, eta, beraz, dagoeneko hesiak dituzten 4 kokaguneetan sartzeko aukera ematen duten itxiturak jarriko dira.
  2. Aztertu diren padura azidofiloetako bat hesi barik mantendu da, neurri horren eragina kontrolatu ahal izateko. Lortutako emaitzei jarraiki, sartzeko aukera ematen duen itxituradun hesia da neurririk egokiena, eta, beraz, azkenean honelako itxitura bat jarri beharko litzateke kokagune horretan.
  3. Baccharis halimifolia espeziea kontrolatu eta ezabatzea, padura azidofiloei eta Jaizkibelen dagoen padura basofiloaren laginari eragiten dielako. Haizean sakabanatzen diren hazi ugari sortzen dituen espezie aloktonoa da, eta, beraz, paduretan soilik jardutea ez litzateke eraginkorra izango. Horrenbestez, Jaizkibeleko iparraldeko magaletan berau ezabatzeko lanak egingo dira.

Jaizkibeleko sei kokaguneetan garatutako jarduerei esker, 7140 habitateko 6.000 m2-ko eta 7210* habitateko 5.000 m2-ko azalera itxuraberritu ahalko da..