Life programa

LIFE programa Europar Batasunaren finantza tresna bat da. Haren helburua ingurumenaren gainean erkidegoko politika eta legedia garatu eta aplikatzeko beharrezko babesa ematea da.

Programa 1992an hasi zen; 2007ko urtarrilaren 1ean LIFE+ Programa izena eman zitzaion eta 2013ko abenduaren 31ra arte garatuko da.

LIFE + delakoak finantzatutako proiektuek bere hiru eremu tematikoetako helburu espezifikoak bete behar dituzte: Natura eta Biodibertsitatea, Ingurumenaren gaineko Politika eta Gobernantza, eta Informazioa eta Komunikazioa.

LIFE+ Natura eta Biodibertsitatea programaren helburu nagusia (TREMEDAL proiektua bertan sartzen da) basoko fauna eta flora eta habitat naturalak babestu, kontserbatu eta itxuraberritzea, eta, oro har, sistema naturalen funtzionamendua garatzea dira, biodibertsitatearen galera eteteko asmoz.

logo-LIFE Programaren berariazko helburuen artean, Hegaztien 2009/147/CEE Zuzentaraua eta Habitaten 92/43/CEE Zuzentaraua aplikatuko dira eta Natura 2000 Sarearen ondorengo garapena eta egikaritza babestuko dira. Ildo horretatik, TREMEDAL proiektuan proposatutako ekintza guztiek lotura zuzena dute batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazio eta maneiuarekin, Habitaten Zuzentarauari jarraiki (1992/43).

Informazio gehiagorako:
Official European page of the Life Programm