Usabelartza

Kokagunearen izena: Usabelartza
Babes kategoriak: Toki hau, bertan dauden habitat higroturbosoen ondorioz, ES2120013 Leitzaran ibaia / Río Leitzaran BBEn sartzeko proposatuta dago.
Herria: Andoain udalerrian kokatzen da, Gipuzkoan.
Eskualdea: EAE
Azalera: 5’7 hektarea
Altitudea: 600 metro
Erreferentziazko koordenatua: 30TWN8283, 30TWN8383.

Ikusi mapa

 
Usabelartzako zohikatz eraketak Leitzaran BBEko ibai sarearen burualdean kokatzen dira.

Padura edo zohikaztegi azidofilo esfagnadi hauek malda gutxiko hegalean edo muinoan agertzen dira. Bertan, tokiko plubiometria ugaria atxikita geratzen da, eraketa horientzako positiboak diren lur hidromorfikoak sortuz. Horri esker, azaleratzen den toki litologiarekin batera, silizeoa nagusi dela, flora azidofiloa garatu egiten da, sortzen den mantenugai garbiketa garrantzitsua eta etengabe urez betetako lurren izaera eusten dituelarik. Horren harira, Sphagnum generoko briofitoak espezialista onak dira, ordezkaritza handia baitute hemen. Hezegunearen morfologia irregularra eta lobulatua da eta baso plantazio desberdinen (Picea sp., Chamaecyparis lawsoniana, Pinus nigra, Larix, sp.) eta hezegunea ekialde-mendebalde norabidean zeharkatzen duen suebaki handi baten (70 metroko zabalera) artean banatzen da. Era berean, kontserbaziorako garrantzitsua da Adarrako gailurrera (hurbil dagoena) igotzean mendizaleek sarritan zapaltzen duten pistaren eta ibilbidearen presentzia.

BALIORIK ESANGURATSUENAK

Berezitasuna
Usabelartzako padura azidofiloak garrantzitsuak dira, toki honen berezko balioagatik. Izan ere, habitat bereiziak uztartzen dituzte, txilardi eta baso plantazioez osatutako mosaikoaren biodibertsitatea aberastuz, inguruko sistemei baliabideak emateaz gain, azken horiek uraren erabilgarritasunarekin oso lotuta egonik (faunaren ur kontsumorako eta hazkuntzarako guneak, flora espezieen birkolonizaziorako tokiak, eta abar)..

Balio biologiko eta ekologikoak
Ikuspuntu ekologikotik balio nagusia padura azidofilo-esfagnadiek osatzen dute (7140), azalerak oso handia ematen ez duen arren (5,4 hektarea), eskualde mailan nabarmena delako (Gorbeia eta Ordunte mendiek soilik gainditzen dute). Kokapena kontuan hartuta, kostaldearen artean dagoelarik (Pirinioen mendebaldea -ipar-ekialdean-, eta ur atlantiko-mediterraneoaren banalerroko mendialdeak -hego-mendebaldean-), toki hauen lotura ekologikoa sustatzen du erlaitz kantabriarraren eta Pirinioen artean. Mehatxu handia duen flora espezie bat dauka: Drosera intermedia. Landare intsektujale hau EAEko hiru tokitan baino ez daiteke aurkitu: Jaizkibel eta Usabelartzan (TREMEDAL proiektuko ekintzen xedea) eta Izkin (LIFE Pro-Izki proiektuko ekintzen xedea). Baso plantazioek (suebakiek) estaltzen ez duten guneetan, padurak 6230* Nardusdun belar eraketak izeneko lehentasunezko habitatarekin orekan mantentzen dira.

Balio historiko eta paleoekologikoak
Usabelartzan zohikatz metaketak dituzten eta gaur egun arte iraun duten EAEko zohikaztegi urrietako bat dago. Guneetako batean, metaketek 150 zentimetrotik gora dituzte, eta, beraz, ikuspuntu paleoekologotik interesgarria da.

Batasunaren Intereseko Habitatak

  • 6230* Nardusdun belar eraketak.
  • 7140 Trantsizio zohikaztegiak.

Flora
Aipagarriena Drosera intermedia espeziea da, lehen aipatutako eta EAEn desagertzeko arriskuan dagoena, bere mehatxu mailagatik.

Fauna
Ez dago Usabelartzako zohikaztegiei lotutako faunari buruzko berariazko informaziorik. EAEn duen banaketari erreparatuz gero, Zooteca vivipara espeziea (sugandila bizierrulea) egon daitekeela pentsa daiteke. Ornodunei dagokienez, Onychogomphus uncatus (LC) eta Orthetrum coerulescens (mehatxatu gabea) odonatuen presentzia aipatu da.

EGUNGO EGOERA

Usabelartzako zohikaztegiei eragiten dieten faktore negatibo nagusiak honakoak dira:

  • Baso plantazioak: lehortzea sustatzen dute eta gerizpea sortzen dute, zohikaztegietako espezie heliofilo baliotsuak kaltetuz.
  • Basoko pista: sistemaren funtzionamendu hidrikoa aldatzen du. Aldian-aldian motordun ibilgailuen pasabide alternatiboak sortzen dira.
  • Bidezidorra: zapalketen eta higadura prozesu txikien ondorioz kalteak sortzen dituzten ibilbide alternatiboak sortzen dira.
KUDEAKETA ETA KONTSERBAZIORAKO ZUZENTARAUAK

Usabelartzan dauden presioak zuzentzeko asmoz aurreikusitako jarduera ildoak honakoak dira:

  1. Baso bakarlekua. Alboko plantazioek egiten duten presioa murrizteko neurria da. Zuhaizti hau hezegune hidroturbosoaren ertzetik 25 metroko perimetroan ezabatzea planteatu da.
  1. Espezie aloktonoen ezabapena. Zohikaztegien bi besoek inguratzen duten Chamaecyparis lawsoniana espeziearen unada bat ezabatuko da, pistaren eta iparraldeko ibarreko irteera errekastoaren artean.
  1. Zuzenketa hidrologikoa. Hiru neurri gauzatuko dira:
  • Hezeguneko parterik baliotsueneko (zohikatz metaketak dituen bakarra) elikadura hidrikoko eta errekargako arlotik Adarra mendirantz igotzen den pistaren pean zeharkako drainatzeak egitea. Ibilguak ahalik eta modurik lausoenean irits daitezen, mugitzen ari den ura ez da drainatze bakarrean kontzentratuko; tarte osoan banatutako hainbat drainatze erabiliko dira. Kontuan hartuko da hezegunera sedimentuak iristeko arriskua dagoela, bai obra egin bitartean, bai ondoren. Hori horrela, urak arrastatutako hautsa eusteko neurriak aplikatuko dira.
  • Pistaren eta monumentu megalitikoaren artean dagoen zanga aldatzea, dike baten bidez ur lamina bat sortuz. Hala, toki honen funtzionamendu hidrikoan duen eragin negatiboa zuzentzen da eta aniztasuna sartzen da, anfibio eta ornogabeentzako habitat bat emanez.
    • Pistaren beste aldean, aurrekoaren hegoaldean dagoen zanga betetzea. Tokiko drainatzearen gaineko eragina ere zuzendu nahi du.
  1. Zuzenketa topografikoa. Iparraldeko ibarrean sartzen den (errekastoa zeharkatuz) pistaren trazadura ezabatu eta itxuraberrituko da. Helburua zera da, gune hau berreskuratzea eta edozein ibilgailu bertatik pasatzea saihestea.
  1. Ibilbidea egokitzea. Bide tradizionala da, muinaren alderik gorenetik doan pistaren aurrekoa, bi hezeguneen banalerroaren artean. Konponduz gero, xendazaleen ibilbideak bideratuko dira eta ibilbide alternatiboak ugaritzea saihestuko da. Lursaila apur bat tratatzea ere planteatu da, xendazaleak ibilbide alternatiboak ez erabiltzera animatzeko eta horien berreskurapena errazteko. Hala, trazadura ahalik eta arinen desagertzea lortu nahi da. Jorratu diren guneetan eskuzko laborantzari eta balizajeari ekingo zaie.